Paperback, 140 pages

Euskara language

Published May 2, 2021 by Farmazia Beltza.

ISBN:
978-84-123140-0-7
Copied ISBN!
(1 review)

Euskarara orain ekarri dugun Zerocalcareren komikia haren lehen lan luzea izan zen. Italiako komikiaren aro berria zenbatzeko unitatea da lan hau; horrela, lehen argitaratzetik ehun eta hirurogeita hamar mila ale pasa dira (itzulpenak aintzat hartu gabe). Italiako komikigintza eraldatzeaz gain, marrazkilariaren bizitza ere errotik aldatu egin zuen liburu honek: Zerobersoaren, Zeroren unibertsoaren jaiotza-eztanda izan zen hura. Horregatik ere, lehen lana izanagatik ere, orain arte euskaraz ezagutu dugun oso bestelako Zerocalcare topatuko dugu hemen.

Euskarazko edizioan italierazko Artist Editon delakoaren azala aukeratu dugu, bai eta BAO argitaletxearen buru Michele Foschiniren hitzaurrea ere.

1 edition

Urte askotarako, Calcare

Gustau jata: historia motzez osatutako panorama luzia dala (nahixago juat hori, etxando-ostias-amaitzen-dittudazen-historia-luziak baiño); hizkera errejistro bixak (apostu ausarta: askok ez juek ostirik be ulertuko); autoparodia osasuntsua. Mundu interesgarrixa dok, gehixago esploratzeko gogoz lagatzen habena.